48 eta 10 irabazi zuten goierritarrek
Bertsolaritza euskara eta ahozko komunikazioa lantzeko primerako tresna da. Hori dela eta, duela 24 urte Bertsozale Elkarteak Bertsolaritza Irakaskuntzan egitasmoa martxan jarri zuen. Egun, zazpi herrialdeetako 21.000 ikaslek parte hartzen dute proiektuan. Horietatik 1.114 goierritarrak dira. Egitasmo horrek, hasieratik, ikastetxeen babesa jaso du. Egun, mota guztietako 410 eskola dira partaide: publikoak, ikastolak eta kristau eskolak. Ikasturte honetan, Gipuzkoan, lau ikastetxek bat egin dute egitasmoarekin. Araban, finantziazio arazoak medio, Añana eskualdeko hiruk utzi egin behar izan dute. Gasteizko bik, berriz, bat egin dute. Bizkaian aurreko ikasturtean baino hamahiru eskola gehiago daude eta Iparraldean 25 ikastoletako 24ra hedatzea lortu dute. Nafarroari dagokionez, orain arte Hezkuntza departamentuak proiektuaren zati handi bat finantzatzen zuen, baina 2014an babesa ukatu dio. Hala ere, bost ikastetxe berritara heltzea lortu da. Nagusiki, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. maila egiten ari diren haurrek parte hartzen dute. Bertsozale Elkarteko 38 irakaslek, astero edo bi astez behin, bertsolaritza eskola ematen dute ikasgelan. Eskola orduetan joaten dira, gehienetan euskara irakasgaiari dagokion orduan. Erabiltzen duten materialari dagokionez, 2011n Eusko Jaurlaritzaren Ixaka Lopez-Mendizabal saria jaso zuen Gu ere bertsotan da euren lanaren oinarria. Gainera, ikasturtean zehar egindako lana ikastetxetik kanpo erakusten dute: gurasoentzako jaialdiak antolatzen dituzte, irratsaioetara joaten dira… Bertsozale Elkarteko Ixiar Eizagirrek egitasmo [...]
Gorka Zufiaurre aktore urretxuarra Goya sarietarako hautagaien artean dago. Duela aste batzuk aurkeztu zuten Luis Mariasek zuzendutako Fuego filma; bertan, besteak beste, Jose Coronado aktore ezagunarekin lan egiten du Zufiaurrek.
The post Gorka Zufiaurre, Goya sarietarako hautagai appeared first on Otamotz.
Eizu gaztelekuan eta Berritsu ludotekan dozenaka ekintza egingo dituzte Gabonetan
800 lagundik gora izan ziren emanaldian
Arropa bilketa egiten ari dira Goierriko hainbat herritan. Bilduko duten guztia Ordizian batu eta Martuteneko presondegira eramango dute. Goierritarrek «elkartasun itzela» erakusten dutela esan du Javier Ezeiza antolatzaileak. Orain hamar urte hasi zen Javier Ezeiza ordiziarra, astero, Martuteneko kartzelara bisitak egiten. Garai hartan, gizartearen maila guztiak aintzat hartuta, azkeneko tokian presoak zeudela iruditu zitzaion: «Egun, beharbada, kalean dagoen hainbat eta hainbat pertsona okerrago dago». Ezeizak Ordiziako artzapez-barrutitik, Goierriko beste herri askotako kiderekin batera eta Caritasen lankidetzarekin, arropa eta beste zera batzuen bilketa antolatu du azken urteotan. Bilketa egunotan egiten ari dira eta bildutakoa Martutenera eramango dute ondoren. Ezeizaren hitzetan, «goierritarrek elkartasun handia erakusten dute». Barruko arropak, bainurako oinetakoak zein kirola egitekoak, galtzerdiak, azazkalak moztekoak, artilezko txanoak, tabakoa eta metxeroak, turroi biguna, gutun-azalak eta zigiluak biltzen ari dira, besteak beste. Datozen asteazkenean eta ostegunean bildutako guztia batuko dute Ordizian, eta Martuteneko espetxera eramango dute. Galderarik ez Kartzelako pastoralaren kide den heinean, bilketan parte hartzeaz gain, bisita egiten die Ezeizak astero presoei. Igandero joaten da orain dela hamar urtetik. «Nire lan aroa oso bizia izan zen eta asko jaso nuen. Erretiroa hartu nuenean gizarteari emandakoa nolabait itzuli behar niola pentsatu nuen eta kartzelaren esparruan hasi nintzen». Martutenera iritsi, eta meza entzuten du [...]