Proyde-Proega gobernuz kanpoko erakundeak Madagaskarren gauzatuko duen proiektu bat ezagutaraziko dute kontzertuaren bidez
Larunbat honetan kontzertu solidario bat emango dute
Beasaingo La Salle San Jose ikastetxeko bi abesbatzek, Proyde-Proega gobernuz kanpoko erakundearen alde. Proyde-Proega erakundeak
Garapenerako Eskolak proiektua aurrera eraman nahi du,
Madagaskargo Amoron’i Mania eskualdean eta proiektu honen berri eman nahi dute kontzertu honen bidez. Idoia Azpilikueta Proyde-Proegako idazkariak azaldu duenez Garapenerako Eskolak proiektuaren barruan, La Salle ikastetxeak emandako diruarekin
eskola txiki bat eraikiko dute, eta herrien arteko komunikazioa hobetzeko ere lanak egingo dituzte.
La Salle San Jose ikastetxeak dituen bi abesbatzen emanaldia baliatuko dute, larunbat honetan, erakunde honen proiektuen berri emateko: batetik 58 lagunez osatutako haur eta gazteen abesbatzak abestuko du (6-15 urte bitarteko haurrena) eta baita gurasoz osatutako hamabost laguneko abesbatzak ere.
Hasteko gurasoen abesbatzak euskal folkloreko abesti bat abestuko du,
jarraian haurren abesbatzak euskal folkloreko kanta bat eta kanta erlijioso bat abestuko dituzte.
Etenaldi bat egingo dute orduan, Proyde-Proegaren proiektuaren inguruko bideo bat ikusteko, eta
amaitzeko,bi abesbatzek elkartuta, Gabonetako abestiak abestuko dituzte
Ekarpenak egiteko aukera
Sarrera doakoa izango da baina proiektu honen alde dirua eman nahio duenak hjorretarako aukera izango du bertan jarriko dituzten kaxetan.
Bestalde, egun horretaz gain, dirua emateko bi kontu-korronte jarri dituzte aukeran: Kutxabanken 2095 5010 34 1061863279 zenbakian edo La Caixan 2100 6547 69 2100035695 zenbakietan sar daiteke dirua.