Duintasuna elkartekoen elkarretaratzea Zubimuzu plazan
Duintasuna elkarteko hainbat kidek elkarretaratzea egin dute Beasainen, pentsiodunen eskubideen alde. Elkarteko kideek bilera egin dute lehenengo goizean zehar Beasaingo udaletxeko batzar aretoan, eta han hainbat gaiez jardun ostean
, eguerdian elkarretaratzea egin dute, iragarri bezala, Zubimuzu plazan.
Pentsioak %0,25a igo ditu PPren Gobernuak eta hori “
pentsiodunen lepotik barre egitea” dela diote Duintasunakoek,
“%0,25 hori hilean euro bat delako eta eguneroko oinarrizko produktuak asko gehiago igo direlako: argia %11, janariak %4-6 eta gauza gehienak %3-4″. Datorren urtean ere “gauza bera errepikatuko” dela diote, gainera. Ez dituzte ahaztu, kopagoa eta BEZaren igoera, eta “PP, PNV eta UPN pentsioak izozteko duten ohitura zuhurrarekin amaitzea” “ezinbestekoa” dela diote Duintasunakoek.
Larunbatean Donostiara
Bestalde, larunbat honetan
12:00etan Donostiako Bulebarretik irtenda egingo den manifestaziora gerturatzeko deialdia ere egin dute Duintasunakoek, «duintasunezko bizitza baten alde kalera ateratzeko»