The Kites-ek eta musika eskolako beste taldeek hiru kantaldi dituzte
Aurreko astean Gipuzkoako 16 jubilatu abesbatzak bi eguneko topaketa egin ondoren, aste honetan gazteagoek hartuko dute txanda Lazkaon. Lazkao Txiki musika eskolak hiru kontzertu antolatu ditu, aste osorako.Lehen kantaldia gaur izango da, 19:00etan, Ar...
Lehen kantaldia gaur izango da, 19:00etan, Arerian. Helduen koruak abestuko du. Sarrera doan da, baina txartela hartu behar da, musika eskolan.
Musika eskolak Gabonetako kontzertua ostegunean egingo du, Arerian, 18:30ean hasita. Sarrera 2 euro kobratuko dute.
Azkenik, ostiralerako kantaldi berezia prestatu dute, bost neskak osatu duten The Kites ahots taldearekin. ETB1eko A ze banda programan finalera sailkatu ziren aurreko astean. Ordiziako Twin Melody bikoarekin lehiatuko dira. Aurrez, ordea, Lazkaoko herrikideen aurrean kantatuko dute.
Ostiralean 20:30ean da The Kitesen emankizuna. Sarrera 10 euro da, 18 urtez behekoek 5. Txartelak musika eskolan daude salgai (baita ostegunerako ere), ostegunera arte, 13:00etatik 18:00etara.
Koruen gabon kontzertuak
Lazkaoko gainontzeko koruek ere kantaldi bereziak dituzte. Kantaka abesbatzak larunbatean 20:00etan du Eguberri kontzertua, San Migel elizan. Lazkao koruak eta Easo kapera gregoriarrak igandean 11:00etako mezan eta ondoren abestuko dute, beneditarretan. Gabon egunean ere arratsaldean ariko dira.













