Ikusgai daude AEKren postal lehiaketako lanak
KULTURA // Urtarrilaren 4ra arte ikusgai egongo dira Ordiziako gaztetxoek egindako postalak Barrena atarian. «Euskal Gabonak irudikatzen dituzten» postalen lehiaketa egin du AEK-k Ordizian. Lehen hezkuntzako ikasleek hartu zute parte eta euskaltegiko...
KULTURA // Urtarrilaren 4ra arte ikusgai egongo dira Ordiziako gaztetxoek egindako postalak Barrena atarian. «Euskal Gabonak irudikatzen dituzten» postalen lehiaketa egin du AEK-k Ordizian. Lehen hezkuntzako ikasleek hartu zute parte eta euskaltegiko irakasle eta ikasleek egin zituzten epaimahaikide lanak. Elene Etxeberria, Anitz Arraiza, Aitana Cabido eta Uxue Mujika izan ziren sarituak, bakoitza bere mailan.