Ordiziako errugbi taldekoak Lazkaon
Ordizia errugbi elkarteko 25 bat jokalarik Lazkaon egin zuten, larunbatean, Eguberri egunen ondorengo lehenengo entrenamendua. Santos Regil entrenatzailearen esanetara jardun ziren Ohorezko Mailako taldeko hainbat jokalari eta seniorren taldeko gazteag...
Ordizia errugbi elkarteko 25 bat jokalarik Lazkaon egin zuten, larunbatean, Eguberri egunen ondorengo lehenengo entrenamendua. Santos Regil entrenatzailearen esanetara jardun ziren Ohorezko Mailako taldeko hainbat jokalari eta seniorren taldeko gazteagoak. Kepa Korta lehendakaria ere bertaratu zen. Errugbi zaletasuna Goierrira zabaltzea zen entrenamendu bereziaren helburua. Harizti Haundi zelaian 40 bat lazkaotar elkartu ziren, ordu eta erdi inguruko saioa eta jokalariak ikustera.