Iñaki Maiora ormaiztegiarraren marka hautsi du arabarrak; Jon Ander Insausti hirugarren geratu da, eta Gipuzkoako txapeldun
Ruiz de Larrinaga buruan, eta Insausti atzetik
Iñaki Maiora ormaiztegiarrak zuen orain arte Ormaiztegiko ziklo-kros txapelketako marka, sei lasterketa irabazita. Atzo marka hori hautsi zuen, ordea, Javier Ruiz de Larrinagak, zazpigarrenez irabazi baitzuen proba. Aitor Hernandez ermuarrak lortu zuen bigarren postua, eta Jon Ander Insausti mutiloarrak hirugarrena. Gipuzkoako txapeldun ere izendatu zuten Insausti.
Ruiz de Larrinaga, Hernandez eta Insausti aurrean ibili ziren lehen minutuetatik. Momentu batzuetan Hernandezek aurretik joatea ere lortu zuen, baina gurpila zulatu zitzaion eta Ruiz de Larrinagak tartea hartu zion.
Ormaiztegiko herrigunean eta inguruko zelaietan jokatu zen atzoko proba, 2.500 metroko ibilbideari bueltaka. Tarteka lanbroa egin bazuen ere, giro ona tokatu zitzaien txirrindulariei, eta jende ugari urbildu zen lasterketa ikustera ere; Antoneneko zelaiaren barrenean bildu zen jende gehien.
SAILKAPENA:
Elite (gizonezkoak)
1. Javier Ruiz de Larrinaga. 00.56.15
2. Aitor Hernandez. 00.57.06
3. Jon Ander Insausti. 00.58.57
Elite (emakumezkoak)
1. Eider Merino. 00.47.31
2. Olatz Odriozola. 00.47.50
3. Lierni Lekuona. 00.48.27
Sub 23
1. Aitor Aguirre. 00.56.11
2. Josu Urrestarazu. 00.57.03
3. Jon Munitxa.
[nggallery ID=76]