Euskadiko arku lehiaketa Lazkaon izango da, igandean
LAZKAO // Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian Euskadi mailako kirol txapelketa bat jokatuko da, igandean. Arku tiraketako 5. txapelketa izango da, eta hiru modalitatetan ariko dira tiralariak: arku instintiboan, Long Bow arlokoan eta arku biluziko ar...
LAZKAO // Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian Euskadi mailako kirol txapelketa bat jokatuko da, igandean. Arku tiraketako 5. txapelketa izango da, eta hiru modalitatetan ariko dira tiralariak: arku instintiboan, Long Bow arlokoan eta arku biluziko aretoko lehiaketan. Goiz osoa iraungo du txapelketak, 09:00etan hasi eta sari banaketarekin 14:00ak aldera bukatu bitartean.