Udal batzordeek iaz egindako lanak gaur azalduko dituzte
ITSASONDO // Itsasondoko Udalak herri batzarra antolatu du, gaurko. 2014. urtean udalaren barruko hiru batzordeek burutu dituzten lanak, esku artean izan dituzten egitasmoak eta horien emaitzak erakutsiko dituzte. Herritar guztientzat irekia izango da ...
ITSASONDO // Itsasondoko Udalak herri batzarra antolatu du, gaurko. 2014. urtean udalaren barruko hiru batzordeek burutu dituzten lanak, esku artean izan dituzten egitasmoak eta horien emaitzak erakutsiko dituzte. Herritar guztientzat irekia izango da aurkezpen batzarra. Gaur 19:00etan hasiko da, udaletxepeko kulturgunean. Bestetik, bileretako aktak udal webguneko (itsasondo.net) Parte-hartzea atalean daude, deskargatu eta irakurtzeko.