«Aitona-amonengandik jasotako bizipenak bilobekin bizitzea dut amets»
Nerea Barandiaranek (Lazkao, 1975) hizkuntza musikala eta pianoa erakusten die helduei eta haurrei duela 18 urtetik. Azken hilabeteetan, ‘A Ze Banda’ programan parte hartu duen, The Kites boskotearen interpretazio, koreografia eta eszenografia lantzen jardun da.
Jotzeko musika tresna gogokoena?
Pianoa, nire bizitza osoko instrumentua baita. Dena den, baditut instrumentu pare bat oso gustuko: txeloa eta Eskoziako gaita.
Kantatzen duen herria ez dela hilko dio esaera zahar batek.
Bai, duda izpirik ez izan! Kantagintzak herri baten izaera, hizkuntza, kultura, historia… transmititzen ditu.
Musika talde bat.
Hertzainak, Lenny Kravitz, Adele…
Musika entzuteko momentu gogokoena?
Gidatzen ari naizenean, kirola eginez….
Pelikula bat.
Boyhood. Donostiako azken zinemaldian aurkeztu zuten; 11 urte pasa zituzten pelikula egiten. Benetan gomendagarria.
Zeri diozu beldurra?
Osasun ezari.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
2002ko urriaren 12a, aita galdu nuen eguna.
Amets bat.
Umetan nire aitona- amonengandik jaso ahal izan nituen bizipenak, nik nire bilobekin bizitzeko aukera izatea.
Idolo bat.
Amona Teodora.
Herriko alkate bazina….
Kultura aintzakotzat hartuko nuke.