‘De cuerpo presente’ antzezlana
Urte berriarekin batera, Antzerki Garaia zikloa hasten da Beasainen eta Ordizian. Bi udalek elkarlanean osatutako egitaraua izaten da; launa antzezlan herri bakoitzean. Horietatik sei euskaraz izango dira. Saio bakoitzeko sarrerak 10 euro balio du, eta saio guztietarako bonuak ere eskura daitezke 60 euroan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen laguntzarekin osatu dute egitaraua bi helbururekin: antzerki errepresentazioetara joateko ohitura galdu duen publikoa berreskuratzea eta publiko berria erakartzea.
Aurten opera eta balleta
Aurtengo antzerki garaia berezia izango da: Londresko Royal Opera Housen egingo diren sei opera eta ballet emanaldi ikusi ahal izango dira, 13 euroan.
Antzerki egitaraua:
Zortzi antzezlanetatik sei euskaraz izango dira. Sarrera bakoitza 10 euro kostako da.
- Urtarrilak 9. De Cuerpo Presente. Glu Glu taldea. Zuzendaria: Galder Perez. Aktoreak: Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia, Galder Perez, Mari Cruz Melgosa eta Ylenia Baglietto. Usurbe antzokia (Beasain). 22:15. Gazteleraz.
- Urtarrilak 16. Distancia siete minutos. Titzina taldea. Zuzendariak eta aktoreak: Diego Lorca eta Pako Merino. Herri antzokia (Ordizia). 22:15. Euskaraz.
- Otsailak 6. Arkimedesen printzipioa. Maskarada taldea. Zuzendaria: Carlos Panera. Aktoreak: Eneko Sagardoi, Tessa Andonegi, Xabier Ortuzar eta Aitor Fernandino. Usurbe antzokia (Beasain). 22:15. Gazteleraz.22:15. Euskaraz.
- Otsailak 13. Maitasunaren ostean, maitasuna. Ados teatroa. Zuzendaria: Garbi Losada. Aktoreak: Ane Gabarain, Dorleta Urretabizkaia eta Sara Cozar. Usurbe antzokia (Beasain).22:15. Euskaraz.
- Otsailak 27. Konpota. Dxusturi teatroa. Zuzendaria: Pablo Ibarluzea. Aktorea: Eneritz Artetxe. Igartzan (Beasain).22:15. Euskaraz.
- Martxoak 6. Erdibana. Txalo Produkzioak. Zuzendaria: Begoña Bilbao. Aktoreak: Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza. Herri antzokia (Ordizia).22:15. Euskaraz.
- Martxoak 27. Gau arabiarra. Hika teatroa. Zuzendariak: Borja Ruiz, Laia Ricart eta Agurtzane Intxaurraga. Aktoreak: Kandido Uranga, Ramon Agirre, Ane Pikaza, Ainhoa Aierbe eta Martxelo Rubio. Usurbe antzokia (Beasain).20:15. Euskaraz.
- Apirilak 17. Potologuak. Txintxeta Produkzioak. Zuzendaria: Anartz Zuazua. Aktoreak: Mikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu. Herri antzokia (Ordizia).20:15. Euskaraz.
Opera eta balleta
Londresko Royal Opera Housetik zuzenean, sei opera eta ballet ikuskizun ikusteko aukera izango da aurten.
- Urtarrilak 29. Andrea Chenier. Glu Glu taldea. Usurbe antzokia.
- Otsailak 24. Holandar noragabea. Herri antzokia (Ordizia).
- Martxoak 17. Zisneen aintzira. Usurbe antzokia (Beasain).
- Apirilak 1. Mahagonny. Usurbe antzokia (Beasain).
- Maiatzak 5. La fille mal gardee. Herri antzokia (Ordizia).
- Ekainak 10. La Boheme. Herri antzokia (Ordizia).