Beizamako txerriak Zaldibian
Beizaman haritz gutxi zegoela eta, 1574an 260 txerri eraman zituzten, Zaldibiara haritz ezkurra jatera. Haritz ezkurra elikagai garrantzitsua da txerriarentzat. Ez da gaur egungo kontua, gainera. Julian Alustiza ‘Aztiri’-ren Euskal baserriaren inguruan liburuko 1574ko pasarte bat da haritzaren eta haritz ezkurraren garrantziaren lekuko: itxura denez, garai hartan, Beizaman haritz gutxi zegoen eta Zaldibiako Domingo Zelaiarekin tratua sinatu zuten Beizamako txerrizaleek, 1574ko urriaren 4an. Tratu haren arabera, Beizaman zeuden 260 txerri Aralarko hariztietara eramango zituzten, ezkur garaian. Txerri bakoitzeko 6 erreal ordaindu beharko zizkien jabeek Zelaiari. Urritik San Andres ingururaino (azaroak 30) iraun zuen tratuak; ezkurrak irauten zuen bitartean, alegia. Txerri jabeen ardura zen txerriak Beizamatik Zaldibiaraino eramatea. Zaldibiatik mendira eramatea, berriz, alokatzailearena. Txerriek ezbeharren bat, edo otsoen eta hartzen erasoren bat izaten bazuten, alokatzaileak ordaindu beharko zion txerri jabeari. Haritz ugari Goierrin Goierri haritz lekua izan dela adierazten du pasarte horrek. 1784ko urtean esate baterako, Areria barrutian (Lazkao, Itsaso, Olaberria, Arriaran, Astigarreta, Gudugarreta eta Ormaiztegi herriek osatua), 158.384 haritz zenbatu zituzten. Eta Areria Txikian (Zumarragan eta Ezkion), 263.999 haritz.
Beizaman haritz gutxi zegoela eta, 1574an 260 txerri eraman zituzten, Zaldibiara haritz ezkurra jatera.
Haritz ezkurra elikagai garrantzitsua da txerriarentzat. Ez da gaur egungo kontua, gainera. Julian Alustiza ‘Aztiri’-ren Euskal baserriaren inguruan liburuko 1574ko pasarte bat da haritzaren eta haritz ezkurraren garrantziaren lekuko: itxura denez, garai hartan, Beizaman haritz gutxi zegoen eta Zaldibiako Domingo Zelaiarekin tratua sinatu zuten Beizamako txerrizaleek, 1574ko urriaren 4an. Tratu haren arabera, Beizaman zeuden 260 txerri Aralarko hariztietara eramango zituzten, ezkur garaian. Txerri bakoitzeko 6 erreal ordaindu beharko zizkien jabeek Zelaiari. Urritik San Andres ingururaino (azaroak 30) iraun zuen tratuak; ezkurrak irauten zuen bitartean, alegia. Txerri jabeen ardura zen txerriak Beizamatik Zaldibiaraino eramatea. Zaldibiatik mendira eramatea, berriz, alokatzailearena. Txerriek ezbeharren bat, edo otsoen eta hartzen erasoren bat izaten bazuten, alokatzaileak ordaindu beharko zion txerri jabeari.
Haritz ugari Goierrin
Goierri haritz lekua izan dela adierazten du pasarte horrek. 1784ko urtean esate baterako, Areria barrutian (Lazkao, Itsaso, Olaberria, Arriaran, Astigarreta, Gudugarreta eta Ormaiztegi herriek osatua), 158.384 haritz zenbatu zituzten. Eta Areria Txikian (Zumarragan eta Ezkion), 263.999 haritz.