Insausti Ormaiztegiko proban, joan den igandean
Igandean Espainiako ziklo-kros txapelketa jokatuko dute Gijonen (Asturias), eta bertan izango dira Josu Urrestarazu idiazabaldarra eta Jon Ander Insausti mutiloarra. 23 urtez azpikoen kategorian lehiatuko da Urrestarazu, eta elite mailan Insausti.
Ziklokros denboraldian emaitza onak lortzen ari dira bi goierritarrak. Bakoitza bere kategorian,
Gipuzkoako txapeldun izan ziren biak joan den igandean, Ormaiztegiko ziklo-kros proban. Insausti, gainera, hirugarren geratu zen Euskadiko txapelketan, Javier Ruiz de Larrinaga eta Aitor Hernandezen atzetik.