Lazkaoko herri gunea itxi egingo dute etzi zirkulazioarentzat
LAZKAO // Astotxo festa dela eta, Lazkaoko erdigunea itxi egingo dute zirkulazioarentzat, igandean. Lazkao jauregi paretik Areso kaleko 1. zenbakira ezingo da pasatu. Herrira sartzeko saihesbidea erabiltzeko aholkatu du Udaltzaingoak. Autobusen Zelaiko...
LAZKAO // Astotxo festa dela eta, Lazkaoko erdigunea itxi egingo dute zirkulazioarentzat, igandean. Lazkao jauregi paretik Areso kaleko 1. zenbakira ezingo da pasatu. Herrira sartzeko saihesbidea erabiltzeko aholkatu du Udaltzaingoak. Autobusen Zelaiko geralekuaren ordez Hirigoien 14an izango da (Garin okindegiaren parean). Goierrialdea ez da Zelaitik eta Pax etxetik pasako. Pesa-ren Iruñerako norantzako linean ez da aldakeratik, baina Eibarrerako 14:15ekoa Hirigoienen geratuko da.