Denboraldi ofizialeko lehenengo tiraldia izango da. Goierriko bospasei taldek parte hartuko dute
Egutegi ofizialeko lehenbiziko lehiaketa taldekakoa izango da, ohitura den bezala. Guztira Gipuzkoa osoko hamar-dozena bat talde ariko dira, horietatik erdia inguru Goierrikoak: Legazpi, Zerain, Idiazabal, Segura eta Gabiriako bolariek osatuko dituzte taldeak. Bi jardunaldi izango ditu: igandean aurrenekoa Mutiloako Gurruntzain pilotalekuko bolatokian, eta urtarrilaren 18an Añorgan (Donostia).
Taldekakoaren ondoren, binakako txapelketa iritsiko da, lau jardunaldirekin. Lehendakari Txapelketa eta Gipuzkoako Kopa ligaxkak jokatuko dira hurrena, bosna tiraldikoak. Azkenik, ekainaren 16an Gipuzkoako Txapelketa Legazpin jokatuko da. Beterano, haur, gazte eta nesken txapelketa, berriz, Idiazabalen da, maiatzean.
Bolariak Mutiloako Gurruntzain bolatokian, 2014an, binakako txapelketaren bukaeran. Bi zeraindarrek irabazi zuten lehiaketa hura: Antonio Alustizak —iaz hil zen— eta Luis Aizpeoleak./Hitza