Gaur Guardia Zibilak 16 euskal herritar atxilotu ditu. Atxilotuen gehienak abokatuak dira, euskal presoen abokatuak, hain zuzen ere. Horien artean, Amaia Izko, Eukene Jauregi eta Haizea Ziluaga atxilotu dituzte, Madrilen;
The post Urretxuko udal gobernuaren deklarazioa gaurko atxiloketen inguruan appeared first on Otamotz.
Josemari Aleman diseinatzaile zumarragarraren margolanak eta bideoa ikusgai egongo dira Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean datorren ostiraletik aurrera. Erakusketa Norteko Ferrokarrilaren Irun-Madril lerroa –bide batez, Zumarragako geltokia– inauguratu zutela 150
The post Alemanen ‘EnTRENvistas’ erakusketa ikusgai egongo da Zelai Ariztin appeared first on Otamotz.
Lazkaoko Astotxo festan 95 asto erakutsi dituzte, eta 'Egiptorako ihesa' kale antzezpenak osatu du eguna
Edu Jimenezek Master 30 kategorian lortu du txapela; Xabier Mendiarazek berriz, Master 40B mailan
Josu Urrestarazu (Idiazabal, 1994) 23 urte azpikoen mailan lehiatzen da. Hirugarren denboraldia hasiko du maila horretan eta bere ahalmena erakusteko garaia dela dio. Nolatan halako bizikleta zaletasuna? Betidanik kirolaria izan naiz. Eskolan kirol guztiak egin nituen eta DBHn futbolean aritu nintzen. Baina lagun batzuek bizikletan ibiltzea proposatu zidaten eta, gainera, aita oso zalea dudanez, haur mailako bigarren urtean txirrindularitzan hasi nintzen. Aitak ere lasterketetan parte hartzen al zuen? Ez, baina lasterketak ikustea asko gustatzen zaio eta zikloturista da. Quebrantahuesos eta Irati Xtrem probetan eta herriko lasterketan parte hartzen du, besteak beste. Zein ibilbide osatu duzu txirrindularitza munduan? Lehen urtea ikasteko baliatu nuen eta kadete mailan dagoeneko postu onak lortu nituen. Gazte mailako lehen urtean mendiko saria eta tarteko helmugena irabazi nituen lasterketa batzuetan. Bigarrenean lesioak izan nituen. Ondoren, 23 urte azpikora pasa nintzen. Jolasa zena, jokoa bihurtu zen. Zer moduz 23 urte azpikoen mailan? Profesionalen moduan prestatzen direnen aurka aritzen gara. Baina guk txirrindularitza eta ikasketak uztartzen ditugu. Bigarren urtean postu onak lortu ditut Bidasoako eta Arabako itzulietan. Ziklo-krosean ere ibiltzen zara. Jendeak pista edo ziklo-krosa egiten du neguan eta nik pista egitea erabaki nuen. Lehen lasterketan erori egin nintzen eta beldurra hartu nuen. Denboraldia bukatzea lortu nuen, baina hurrengo [...]
Maratoiaz gain kilometro bertikala ere egingo dute aurten
Atzo hasi zen Eire-Bankoa xake txapelketa. Aurtengo ekitaldian 40 lagunek parte hartuko dute. Hasteko, taldeen zozketa egin zuten. Ondoren, Urretxu eta Zumarragako Goierri taldeak eta Legazpiko Santikutzek derbya jokatu zuten.
The post Abian da Eire-Bankoa xake txapelketa appeared first on Otamotz.
Abenduaren 24tik erabilgarri dago ibilgailu, oinezko eta txirrindularientzat CAF-Lazkaibar eta N-I lotzen dituen bidea.
Goierriko bost auzipetuak Madrilen dira dagoeneko; azken atxiloketak direla eta, gaurko saioa bertan behera uzteko eskatuko dute
Matematikaren eta xakearen loturak zabalduko ditu Lemniskata elkarteak urtarrilaren 16tik 31ra bitartean. Loteria egokitu zaien zorionekoak telebistaren pantailan adierazpenak egiten ari dira Goyo Lekuona eta Jose Luis Etxezarreta Lemniskata elkarteko kideei hitzordua egindako tabernan. Loteria ez da baina zori kontua, matematika kontua baizik. Areago, adibide hori bera landu zuten iazko Lemnikastaren jardunaldietan. Etxezarretak berretsi egin du baieztapena pantailara begira, «inon baino gehiago erosten bada administrazio jakin batean, han egokitzeko probabilitatea handiagoa da, jakina». Dena dela, bere ustez gizakiak zorian sinestea gustukoa du: «Engainatzen gaituztela eta egokitzea zaila dela jakinda ere, badaezpada jokatzen dugu: egokituko bada?». Loteriarena adibide bat da. Matematika, eta zientziaren beste adar asko ere, egunerokoan zeinen presente dauden agerian uztea da Lemniskata elkartearen xedeetako bat. Xede horren eskutik doa zientzia zabaltzea, dibulgatzea, hurbiltzea eta edonoren eskura ipintzea. Lekuonak dioenez, «jendeak interesa dauka, baina zientzia ez ulertzeak beldurra eragiten du». Lemniskatakoak izu hori hautsi bidean daude: beren jardunaldietara 150 lagun ere bildu izan dira. Lemniskata, infinituaren ikurraren izena da eta elkarteak, izenaz gain, hiru dimentsiotako infinituaren ikurra ere bere egin du. Iazko jardunaldietan matematikari darion musika edo musikari darion matematika agerian utzi zuten. Aurten xakeari helduko diote urtarrileko jardunaldietan. Zientziaren izenak Urtarrilaren 16an Leontxo Garcia iruindarrak hasiera emango die [...]