Jesus Mari eta Aintzane Deba aita-alabak, odolkiak gai hartuta
Beasaingo Udal Euskaltegiko Jon Antxiak, Badok musikaren ataria aurkeztu du.
Aste honetako Bixi-Bixi irratsaioan, Jesus Mari eta Aintzane Deba aita-alabak izan ditugu. Odolki, mondeju eta txistor egile ezagunak dira, eta hainbat sari jasotzen dituzte urtero.
Bestalde, UEMAko Miren Segurolak, aktak euskara hutsean bidaltzeagatik hainbat herrik jasotako helegiteen inguruan hitz egin du (tartean Arama, Altzaga, Itsasondo eta Gaintza). Eluska Gerriko Segurako alkateak berriz, herriko azken berriak azaldu ditu.
Betiko atalei dagokionean, Elhuyarreko Guillermo Roa, antibiotiko mota berri batez aritu zaigu. Azkenik,