Segurako herritarrek abenduaren 13an aurkeztu zuten, herrian bertan,
Ez dira aspaldiko kontuak herri antzerkia. Arrakasta handia izan zuen ikuskizunak, 800 lagunek bete zuten Baratze pilotalekua. Orain, Seguratik kanpora eramango dute, lehenengo aldiz.
Ataunen antzeztuko dute, larunbat honetan (urtarrilak 17).
Bi saio izango dira, Herri Antzokian: 17:00etan eta 19:30ean.
Sarrerak salgai daude Ataungo tabernetan (helduena 5 euroan, haurrena euro batean).
Lehenbailehen erosteko aholkatu dute antolatzaileek, Ataungo ikusleez gain, Goierriko eta kanpokoak ere espero dituztelako, eta antzokia txikitxo gera litekeelako.
Segurar aktoreen artean, ataundarren bat ere badabil. Bestetik, antzezlanak jorratzen duen gaia –1936ko gerraren ondoreneko giroa, etxean, kalean edo eskolan—, edozein herri txikiren ispilu denez, egoki ikusi dute, Ataunen ere egiteko.
Seguran ‘Ez dira aspaldiko kontuak’ antzerkia abenduaren 13an egin zuten./Ane Arrieta