Lazkaoko Antzar Krosa eskolarte mailakoa izango da aurten, barruti berrian
Kimu eta haur mailetan jokatuko da, 160 bat korrikalarirekin. Agauntzako meandroa utzi, eta Zubierrekan aurreraxeago atonduko dute zirkuitua. Lau karrera dira, 10:30ean hasitaLazkaoko Antzar Korrikalariak urtero antolatu ohi duen Antzar Krosa igande go...
Kimu eta haur mailetan jokatuko da, 160 bat korrikalarirekin. Agauntzako meandroa utzi, eta Zubierrekan aurreraxeago atonduko dute zirkuitua. Lau karrera dira, 10:30ean hasita
Lazkaoko Antzar Korrikalariak urtero antolatu ohi duen Antzar Krosa igande goizean jokatuko da. Barruti berria izango du, eta partaidetza aldetik ere beste urteetatik desberdina izango da.Zirkuitua beste leku batean prestatuko dute. Azken urteotan burutu den Agauntzako meandroa utzi egin beharko dute, udalak herri baratzeak jartzeko asmoa daukalako han, udaberrian. Zubierreka auzoan bertan, baina 400 bat metro Ataun alderago atonduko dute barrutia.
Autoak Zubierreka industrialdean aparkatu ahalko dira, eta biribilgunea azpitik igarota iritsi ahalko da korrika zelaira. Aldaparik batere gabea da, meandroko barrutian ez bezala.
Eskolarte mailan soilik lehiatuko da aurten Antzar Krosa. Gipuzkoako egutegian sartuta dago, eta herrialde osoko haurrek parte hartu ahalko dute. Kimu eta haur mailetakoak (alebin eta infantil) ariko dira, 2001etik 2004ra jaiotakoak. 160 bat lagun espero dituzte denera.
Lau lasterketa, 160 bat haur
Krosa igandean 10:30ean hasiko da. Lau lasterketa izango dira eguerdira bitartean; azkenekoa 12:00etan da. Adinaren arabera, korrika egin beharreko distantzia aldatuko diete.
Kros barrutiaren barruan bi ibilbide markatuko dituzte. Luzea 900 metro pasa da luzean, eta motza 400 bat metrokoa. Biak konbinatuko dituzte.













