Abenduan zehar antolatu dituzten sei topagunetan 200 bizilagunek egin dute euren ekarpena
Prentsaurrean azaldu ditu gaur eguerdian Jose Miguel Santamariak Ordizia Elkarrekin egitasmoan bizilagunengandik jasotako ekarpenak. Altamirara, Otegi-eneara, Buztuntzara, erdigunera, Urdaneta-Eskarabillara eta gune historikora gerturatu ziren EAJko kideak bizilagunek duten herriaren ikuspegia jaso asmoz. “Apart eta argitzat” jo ditu jasotako erantzunak.
Sei topagunetan 200 bizilagunekin izan dira harremanetan. Jasotakoen artean “hondakin bilketa sistema aldatzea eta aparkalekuen gabeziari irtenbidea jartzea” izan dira gehien errepikatu diren eskaerak alkategaiaren hitzetan.
Udal kudeaketaren helburua “ordiziarren egunerokotasuna hobetzea” izan behar duela nabarmendu du Santamariak, “auzo bakoitzeko lehentasunak argi eta garbi zehaztuz”. Ekarpen guztiak aztertu ondoren, udalean “berehala aurkeztu” edo udal hauteskundeetarako programan sartuko dituztela ziurtatu du.
Biharko Goierriko Hitzan izango dira irakurgai auzoz auzo jaso dituzten eskaerak.