Eusko Jaurlaritzak 2012an martxan jarritako Goierri Garaiko Airearen Kalitatearen Ekintza Planaren helburu bakar bat ere ez dela bete diote EH Bildutik. Planak amaierarik ez duela izango sumatzen dute, «esate baterako,
Eusko Jaurlaritzak 2012an martxan jarritako Goierri Garaiko Airearen Kalitatearen Ekintza Planaren helburu bakar bat ere ez dela bete diote EH Bildutik. Planak amaierarik ez duela izango sumatzen dute, «esate baterako, Eusko Jaurlaritzak ez du plana martxan jarri zeneko datuak egungoekin alderatzeko aurreikuspenik». Plana, ustez, indarrean egongo da 2015eko erdira arte. Aurreikusitako komunikazio planik ere ez da martxan jarri.
Horrenbestez, Zumarragako EH Bilduko Xabier Barriolak planak «porrot egin» duela esan du. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako kutsadura datuen taulan, oraindik ere, Zumarraga goiko tokietan dagoela gehitu du Barriolak: «Azken bi urteotan, egin ditudan kalkuluen arabera, lehenengo postuan egon gara». Iaz Zumarragako airearen kalitateak 26 aldiz gainditu zuen, Barriolaren arabera, baimendutako kopurua. 35 da jaurlaritzak ezartzen duen muga. «Ez gara muga horretara iristen, eta jaurlaritzak hobekuntza hori planari esker gertatu dela dio. Hobekuntza oraindik eta okerragoak izan diren urteen aldean gertatu da, baina ez da ekintza planaren ondorioa». EH Bilduk onartutako mailatik gora dauden egunen beherakada lotu du klimatologiarekin –euri gehiago egin du azken bi urteotan– eta krisiak eragindako lantegien jardunaren beherakadarekin. Kutsadurak osasunean dituen ondorioen txostena orain zazpi urte eskatu, eta oraindik zain daudela diote eta galdetu dute: «Noizko?».
The post
Goierri garaiko Airearen Kalitatearen Ekintza Planaren porrota salatu du EH Bilduk appeared first on
Otamotz.