Espero baino jende gehiago bildu da eskualdeko networking taldearen helburuak ezagutzera
100 lagun inguru espero zituzten antolatzaileek, baina 140tik gertu izan dira agertu direnak. Elkar laguntzeko taldea da
Goierriko Arrakasta Taldea, egun 20 kide inguruk osatzen dutena. Networking dinamikarekin aritzen dira lanean, BNI Business Network International nazioarteko erakundearen barruan. Elkarrentzako komertzial lana egiten duen Goierriko hainbat enpresa dira taldearen bultzatzaileak, eta gaurko aurkezpenaren helburua eskualdean talde gehiago sortzeko lehen urratsa ematea izan da. Jesus Alonso BNI Espainiako zuzendari exekutiboa eta Jose Antonio Cano BNI Euskadiko zuzendari exekutiboa izan dira gaurko aurkezpenean.
BNI barruko taldeak ostegunero elkartzen dira mundu osoan, eta baita Goierrin ere, astero-astero goizeko zazpietan, Dolarea hotelean. Eta gaur ere hala egin dute, baina Igartzan jarri dute hitzordua. Egungo taldeko kideen eskualdeko enpresa ezberdinetako ordezkariei luzatutako gonbidapenak uste baino jende gehiago gerturatu du goizean Igartzara, eta jauregiko patioa guztiz bete da.
Innoledge, Nuria Renau, Torrealdai, Txindoki garajea, Tourline Express, MeCoach, Mapfre, Alet, El catador de venenos, Ikolan, Zumardi, Zetabi, Daetxe, Goierri aluminioak, Agirre eraikuntzak, Ondoeta, RK, Irati Apalategi, Naia, Adaki eta Disur2000 dira gaur egun Goierriko Arrakasta Taldea osatzen duten enpresak.