Legorretan sartuko da, igande gauerdi aurretxoan; eta Legazpiko Udanatik irtengo da, goizeko seietan
Igandetik astelehenerako jauzia ezohikoa izango da, udaberriaren hasieran, Goierrin. Korrika 19k martxoaren 22tik 23rako gauean zeharkatuko du Goierri. Segidan egingo dituzte aurten Goierriko kilometro guztiak —azken aldietan bi egunetan igaro izan da, eskualdearen goian eta behean—.
Legorretan sartuko da Goierriko lurretan Korrika, Euskahaldun leloarekin. Martxoaren 22ko 23:50ean izango da hori, igande gauerdian. Itsasondo, Arama, Ordizia eta Beasain igarota, Lazkaotik Olaberriko aldapa gaindituko du, Idiazabalera joateko. Seguratik, Zeraindik eta Mutiloatik barrena, Lierniz haraindi iritsiko dira Ormaiztegira. Gabiriako eta Ezkio-Itsasoko beheko bailaeratik Eitzaga igo, Zumarraga eta Urretxu zeharkatu, eta Legazpitik aurrera Udanan utziko du eskualdea, astelehen goizeko seietan.
Korrikaren 18. ekitaldia, 2013an, Legorretan./Arkaitz Apalategi
Guztira 72 kilometro osatuko ditu Korrikak Goierrin. Gaur aurkeztu dute euskararen aldeko 19. lasterketa, bi urtean behin burutzen dena. Urepelen (Nafarroa Beherea) hasiko da, martxoaren 19ko 17:00etan. Hamar egun eta 2.494 kilometro geroago, Bilbon amaituko da, martxoaren 29ko eguerdian, Arriaga aurrean.
GOIERRIKO IBILBIDEA:
Martxoak 22, igandea
Martxoak 23, astelehena
- Itsasondo…………..00:10
- Arama (indust.)….00:16
- Ordizia………………00:23
- Beasain……………..00:51
- Lazkao……………….1:16
- Olaberria……………1:36
- Idiazabal……………1:55
- Segura……………….2:27
- Zerain………………..2:47
- Mutiloa………………3:00
- Ormaiztegi………….3:19
- Gabiria (Altzibar)..3:29
- Ezkio-Itsaso……….3:45
- Zumarraga…………4:04
- Urretxu……………..4:24
- Legazpi……………..4:55
- Udana……………….5:45
Ibilbide osoa: