Jose Ignacio Etxeberria ordiziarrak eta VRACeko Alvaro Gormilla jokalari ohiak egin zuten ohorezko sakea.
Etzegarateko mendatean zazpi benta edo taberna izan ziren, duela urte gutxi arte. Horietatik hiru ziren Idiazabalgo partekoak: Alai, Ongi Etorri eta Buenos Aires. Etzegarateko Bentaren oinordekoak ziren. Alai bakarrik dago zabalik. Etzegarateko errepidea 1851n eraiki zuten, Donostiako merkatariek eta handikiek Gipuzkoaz haraindiko salmentetarako bultzatuta. Espainiako Gobernuak egin zuen, eta ez, ohi bezala, Gipuzkoako Diputazioak (estatuak 1869an eman zion probintziari). Ordu arteko Nafarroarako bidearen aldean —Urtsuaran barrenetik zihoan—, berehalako eragina ekarri zuen errepide berriak: Idiazabalen Kale Berria (oraingo Kale Nagusia) gorpuztu zuen, eta Etzegaraten benta ireki zuten. Goierriko mendate horretan berealdiko zerbitzu gunea sortu zen, kaminoaren inguruan, Antonio Berasategi historialari idiazabaldarrak jasota duenez: bentak, diputazioaren arbitrio edo zerga-biltze etxeak, kamineroenak, guarda etxeak, mikeleteena, basozainena… Errepideak zekarren mugimenduak eman zion pultsua Etzegarateko bizitzari, urte gutxian. Denborarekin, eta errepideko joan-etorriak ugaritu ahala, bentak eta tabernak ugaritu ziren: Etzegarateko Benta 1853an, Urrizti (1898an bazen, 1917 arte gutxienez), Diegorenea edo Igartzandietako benta (Diego Aldasorok 1853an eskatu zuen txabolan etxea egiteko baimena), Buenos Aires (1931n atzeko baserri zaharrean; hura erori egin zen), Ongi Etorri (1955 aldera), Alai (1977an)… Horiez gain, Altsasuko lurretan beste lau baziren: Alaska, Aizkorri, Ulaiar eta Leku Ona. Bakarra geratzen da irekita orain mendate osoan: Alai. Etzegarateko Benta Etzegarateko Benta Idiazabal eta Seguraren [...]
Udaleko ordezkariak, herriko ikastetxeetakoak, gaztelekuko kideak, gizarte hezitzailea eta herriko beste hainbat eragile Beasaingo Osasun Zentroan biltzen dira urtean hiru bat aldiz. Helburua? Herritarren osasun ohiturez hausnartu eta elkarlanean aurrera eraman ditzaketen dinamikak aztertzea. Duela hiru urte osatu zuten Osasun Foroa, eta gutxika bada ere, aurrerapausoak ematen ari dira. Justo Mujika osasun zentroko medikua Osasun Foroko kidea da, eta gustura dago herriko eragileekin lortutako elkarlanarekin. «Medikuok bakarrik ezin dugu dena egin; bizi ohitura osasuntsuak bultzatu nahi baditugu, ezinbestekoa da herritarren parte hartzea». Mujikaren esanetan, prebentzioari begira egiten dute lan foroan: «Medikuok ohituta gaude gaixotasunekin lan egiten, baina gure erronka prebentzioa ere gure lanean barneratzea da». Prebentzioari begira, gizartean bizi ohitura osasuntsuak barneratzea ezinbestekoa da, eta norabide horretan jartzen dituzte ahaleginak foroan parte hartzen duten eragileek. Elikaduraz, kirolaz, tabakoaz eta sexualitateaz aritzen dira, besteak beste. Eta helburua gizartearen bizi ohiturak hobetzea bada ere, gazteengan jartzen dute arreta handiena. «Prebentzioa lantzeko hasiera hasieratik hasi behar da lanean: haur eta gazteekin», esan du Mujikak. Ikastetxeekin lanean Hain zuzen ere, Beasaingo ikastetxeen eta Osasun Zentroaren artean lortutako elkarlana da foro honen emaitza nabarmenetako bat. Iaz Osasun Zentroko medikuek lehen sorospen ikastaroa eman zieten ikasle eta irakasleei, eta aurten errepikatzeko asmoa dute. «Ekintza hori finkatzen saiatuko [...]
Naiara Elgarrestak (Urretxu, 1986) etorkizun oparoa zuen eskubaloi munduan, baina lesio larri bat medio, kirola utzi behar izan zuen. Firenzen (Italia) diseinua ikasi du eta Chanel enpresa ospetsuarentzat lan egin du. Non egin dituzu ikasketak? Madrilera joan nintzen estilismoa ikastera. Ondoren, Londresen (Erresuma Batua) egon nintzen ingelesa ikasten. Zapatak eta osagarriak betidanik gustatu zaizkit eta txikitatik argi nuen egunen batean Italiara joango nintzela ikastera. Ingeleseko azterketa gainditu ondoren, Firenzeko unibertsitate batera joan nintzen. Non ari zara lanean? Donostiako San Martzial kaleko Kilukamiluka dendan lan egiten dut. Eskolak ere ematen ditut han bertan. Zein da zure ametsa, enpresa handi batean lan egitea? Firenzen Chanelentzat poltsak egiten dituen enpresa batean lan egin nuen, diseinu eta prototipo sailetan. Enpresa handietan zenbaki bat besterik ez zarela konturatu nintzen. Enpresa txikietan hobeto zaintzen zaituzte. Dena den, nire ametsa nire enpresa sortzea da. Horretarako, lehenengo dirua lortu beharko dut. Lan asko egin beharko dut. Dagoeneko kapelak eta durbanteak saltzen ditu zure markarekin. Izan ere, horiek etxean egin daitezke. Baina nire ametsa goi mailako zapatak eta poltsak egitea da. Zeintzuk dira zure material kuttunak? Kalitate oneko larrua gustatzen zait. Ikasketa amaierako proiekturako epoxi erretxina ere erabili dut. Material hau surf taulak egiteko erabiltzen dute. Epoxiarekin zapaten zola [...]
Larunbatean eta igandean Mingainluze lehiaketako finalerdiak jokatu ziren. Zortzi talde pasatu dira finalera. Igandean jokatuko dute, 16:30ean, Labeaga aretoan. Finalean arituko diren zortzi taldeak hauek dira: You Tube Pelo (Josu
The post Mingainluze lehiaketak baditu finalistak appeared first on Otamotz.
Jose Luis Amatriain (Segura, 1977) Mutiloan bizi da azken urteetan. Ofizioz fruta saltzailea da Ordizian eta Lazkaon dituzten dendetan, eta asteazkenetan baita Ordiziako ferian ere. Motorrak eta auto zaharrak ditu bere denborapasa gogokoenak eta Mutiloan Motocerdada motorzaleen topaketa antolatu zuen, pasa den urteko abendu erdialdean. Datozen urteetan esperientzia errepikatzeko asmoa du, gainera. Nolako autoak eta motorrak dituzu? Etxean beti izan ditugu kotxe zaharrak, eta neuk Dodge Monaco bat dut 1973koa, Mustang GT bat 1990ekoa eta Vespa bat ere badut, besteak beste. Helmuga edo bidea? Bidea. Bidaiatzeko errepide bat? Bigarren mailako edozein, inguruaz gozatuz gidatzeko. Fruta bat? Gereziak. Saltzeko, plaza edo denda? Plaza. Amets bat? Lasai bizitzea. Zer duzu gustuko? Puntualitatea. Eta, zer gorroto? Gezurrak. Edari bat? Garagardoa, sagardoa, ura… Alkoholdun edari gogorrak ez ditut gustuko. Abesti bat? Fito & Fitipaldisen Cerca de las vias. Herriko alkate bazina? Ez dut uste ezer aldatuko nukeenik. Mutiloan biziko ez bazina? Oraindik ere leku itxiagoren batean pentsatzen dut: mendiko txoko galduren batean, edo…
Euskadiko Liburutegi Digitala martxan dago dagoeneko. 250 udal liburutegietako –Goierrikoetan barne– erabiltzaileek 3.000 liburu digitaletik gora har ditzakete maileguan. Liburutegian alta eman behar da horretarako. Teknologia berriei esker liburuak irakurtzeko aukera berriak sortu dira. Ondorioz, liburu digitalak maileguan hartzeko aukera eskaintzen hasi da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea. Tartean daude, Goierriko udal liburutegiak ere. Liburu digitalen mailegua egiteko, lehenik eta behin, liburutegira joan behar da eLiburutegian alta eskatzeko. Horretarako, liburuak on line maileguan hartzeko plataformara sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza emango dira bertan. Behin pasahitza jaso ondoren, irakurlea eLiburutegia plataforman sar daiteke. Bi liburu, 21 egun Erabiltzaile bakoitzak bi liburu hartu ahal izango ditu aldi berean eLiburutegian eta 21 eguneko epea izango du irakurtzeko. Hiru asteko epea bukatzen denean, automatikoki ezabatuko da liburua gailutik. Mailegatutako liburua sei gailutan egon daiteke eskuragarri aldi berean. Horretaz gain, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan eskatu daitezke liburuak. Irakurketa streaming bidez, ordenagailuaren edo gailu mugikorren bidez egin daiteke. 3.000 titulutik gora eLiburutegia zerbitzua 3.000 titulurekin hasi zen martxan 2014 urte bukaeran; 2015erako 15.000 tituluko katalogoa izatea aurreikusten dute.