Haika-Segi gazte erakundeen auziagatik 2009tik preso egon den Garikoitz Mujika Zubiarrain olaberritarra gaur goizean atera da kartzelatik. Fontcalenteko (Alacant, Herrialde Katalanak) espetxea gaur 10:00ak aldera utzi du. Zain zituen familiakoak eta lagunak, eta hunkituta besarkatu ditu.
Mujika 2005eko otsailean atxilotu zuten, lehenengo aldiz, Ziburun (Lapurdi), Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek 2002an emandako atxilotze aginduagatik. Euroaginduaren berri eman zioten orduan, 2005ean egin zen epaiketara ez joan ondoren. Urte bereko abuztuan berriz atxilotu, eta Espainiari entregatu zion Frantziak.
Gazte erakundeen aurkako sumarioan epaitu zuten. Epaiketa 2009ko urriaren 30ean bukatu zen, eta sei urteko kartzelara zigortu zuten Mujika. Epaiketa bukatu orduko kartzelan sartu zituzten Mujika eta auzi bereko Eneko Aizpuru, epaia atera zain geratu gabe. Zigor Ruiz (Ingalaterran atxilotua) eta Asier Tapia (Frantziak entregatua) ere auzi berean epaitu zituzten.
2009tik, Soto del Real eta Fontcalent espetxeetan egon da preso. Aurretik, beste urtebete egin zuen Valdemoron, 2005-2006an, eta Pauen hilabete ingurun, Lapurdin atxilotu zutenean.
Garikoitz Mujika, Fontcalenteko esepetxetik irten berritan./Hitza
Garikoitz Mujika, Fontcalenteko esepetxetik irten berritan./Hitza
Garikoitz Mujika, Fontcalenteko esepetxetik irten berritan./Hitza
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.