EH Bilduk Beasainen egindako inkestak "emaitza onak" utzi ditu
'Hari gara' prozesuaren barruan egin dute galdeketa herritarren artean
- Inkesta erantzun dutenen %63,46ak Beasain egoera onean dagoela dio, %31,41ak erdi purdi eta %3,21ak egoera txarrean.
- %71,34ak dio udalaren kudeaketak hobera egin duela azken urteetan, %22,29k berdin jarraitzen duela eta %3,82k okerrera egin duela.
- Udal azpiegiturak: %65,19k dio kudeaketa ona dela, %24,50ak erdi purdikoa. Hoberen baloratuta dauden azpiegituren artean uraren hornikuntza eta parke zein lorategien mantenua eta kale garbiketa daude. Balorazioan pixka bat beherako daude hodankinen bilketa eta argiteria.
- Udal eraikinen egoera eta instalazioen kudeaketa: ona izan da %59,75arentzako, erdi purdikoa %22,41arentzat eta txarra %6,08rentzat. Ikastetxeak eta kirol instalakuntzak dira ondoen baloratu dituztenak eta kultur azpiegiturak okerren.
- Herritarrentzako arreta, informazioa eta parte hartzea: %58,21ak ondo baloratzen du, %20,13k erdizka eta %3,97k gaizki. Udal informazioaren kantitatea eta kalitatea izan da ondoen baloratu dena.
- Kultur eta kirol ekintzak: %56,23ak ondo baloratzen ditu, erdizka %29,96ak eta gaizki %4,75ak. Kultur ekitaldiak eta haurrentzako ekintzak ondo baloratuta daude, baina hobetzeko puntu bezala identifikatu dituzte auzoetako jaiak eta euskaraz egiten diren ekintzak.
- Berdintasuna, euskara, kirol ekintzak, osasuna, kultura, helduen alfabetatzea, merkataritzaren sustapena, asteko azoka, eta enpleguaren sustapena: %47,92ak ondo baloratzen du, erdizka %32,31ak eta gaizki %13,40ak.
- Diru laguntzak: inkesta erantzun dutenen %35,86arentzat onak dira udalak ematen dituen diru laguntzak. Hala ere, gai honen inguruko iritzia eman ez dutenen edo/eta gaia ezagutzen ez duten beasaindarren kopurua altua da (%36,71).
- Ingurumena: Agenda 21eko ekintzak, airearen kalitatea, energiaren aurreztea, oineztatzea, bidegorriak, erreka, eta mendien eta herri bideen garbiketa ondo baloratzen ditu erantzuleen %50ak, erdizka %20,26ak eta gaizki %7,91ak.
- Kudeaketa orokorra: EH Bilduren udal gobernuaren kudeaketa orokorra ondo baloratzen dute 10etik 6k.