Iragarpenei aurre hartuz 200 metrora elurra egin du gaur Goierrin
Gaurko elurra 500-600 metroko mailan iragarrita bazegoen ere, goizeko 8:00ak aldera 200 metrotik behera ere elurra egin du. Goierriko hainbat herritako teilatuan eta kotxeak zuritu egin ditu elurrak, baina errepideetan ez da momentuz aparteko arazorik sortu. Hala ere, errepideetan arretaz ibiltzeko deia egin dute.
Euskalmet metereologia agentziaren arabera, atertzera egingo du datozen orduetan, eta arratsalderako ez da prezipitazio handirik espero. Gaur gauetik aurrera, ordea, okerrera egingo du; tenperaturak asko jaitsiko dira eta bihar goizerako, 200 metrora elurra egin dezake.
- Zumarragan elur estalkia (@MaialenIgartua)
- Beasaingo herrigunean ere teilatuak zurituta
- Ordizia zuritzen hasi duen unea (@txapisotegi)
- Seguran teilatuak zurituta