Itziar Albisuaren (Zumarraga, 1965) eskulturek lekukoa hartuko diete Pott zeramikako kideei Antioko Interpretazio Zentroko erakusketa aretoan. Albisuaren eskulturen bilduma ikusgai egongo da larunbatetik aurrera. Hain zuzen, 12:00etan inauguratuko dute Urratsak
Itziar Albisuaren (Zumarraga, 1965) eskulturek lekukoa hartuko diete Pott zeramikako kideei Antioko Interpretazio Zentroko erakusketa aretoan. Albisuaren eskulturen bilduma ikusgai egongo da larunbatetik aurrera. Hain zuzen, 12:00etan inauguratuko dute
Urratsak izeneko erakusketa. Orain artean egindako lanekin osatuko du erakusketa artista zumarragarrak. Margotutako
adreiluak eta
besarkadak,
hondartzak eta
Antioko atea irudikatzen dituzten eskulturak nagusituko dira. Horiez gain, baliteke senideak irudikatzen dituztenak gehitzea. Inaugurazio ekitaldian sorpresaren bat egongo dela iragarri du artistak. Oraingoz, Itziar Vargas biolin ikaslea Musikenen eta Albisuaren ilobak emanalditxo bat eskainiko duela aurreratu du.
Bihar, Itziar Albisuari elkarrizketa Goierriko Hitzan
The post
Itziar Albisuak eskultura erakusketa zabalduko du Antioko Interpretazio Zentroan appeared first on
Otamotz.