Gipuzkoa barnealdeko herrietara gerturatzea da 'Kursaal eskura' egitasmoaren helburua eta otsailaren 19an abiatuko da.
Ezkio-Itsaso, Zumarraga, Urretxu eta Legazpin jarriko dute martxan
Kursaal eskura egitasmoa. Kursaal Eszenak antolatzen dituen ekitaldiak herri horietan ezagutaraztea eta denen eskura jartzea da helburua. Horretarako,
doako autobusak jarriko dituzte Goierri Garaitik Donostiara joateko, emanaldiak dauden egunetan.
Interesa dutenek
Kursaaleko webgunean erosi behar dituzte ekitaldietako sarrerak. Behin sarrera erosita, doako autobusean joateko
izena eman beharko dute dagokien udaletxera deituta. Bestalde, langabetuek eta 30 urtetik beherakoek hiru euroan eros dezakete Kursaaleko sarrera,
Ordu Gaztea eskaintzari esker. Eskaintzaz baliatu ahal izateko udaletxera deitu beharko dute aurretik sarrera berezia erreserbatzeko, eta egunean bertan Kursaalean jasoko dute sarrera.
Lehen hitzordua: Txekiako Orkestra Filarmonikoa.
Otsailaren 19an abiatuko da
Kursaal eskura egitasmoa.
Txekiako Orkestra Filarmonikoaren emanaldira joateko aukera izango da. Jiri Belohlavek zuzendariaren gidaritzapean, Strauss, Schumann eta Garcia Abrilen obrak interpretatuko dituzte. 20:00etan hasiko da emanaldia.
Autobusa 18:15ean aterako da Legazpiko Saturnino Telleria errotondako autobus geltokitik, eta Zumarragan egingo du hurrengo geldialdia. Zumarragan hartu beharko dute autobusa Urretxu eta Ezkio-Itsasoko herritarrek ere. Emanaldia amaitutakoan bueltan ekarriko ditu autobusak.
Autobusean lekua erreserbatzeko:
Urretxu: 943 03 80 88 edo kultura.ur@urretxu.es
Zumarraga: 943 72 35 10 edo kulturetxea@zumarraga.net
Legazpi: 943 73 72 02 edo kultura.le@legazpi.net
Ezkio-Itsaso: 943 72 13 03 edo ezkioitsaso@udal.gipuzkoa.net