Bertan behera geratu da txirrindulari lasterketa, eguraldiagatik. Arratsaldean kuadrilen arteko jokoak izango dira.
Bihar amaituko dira San Blas jaiak Idiazabalen, azeriaren igoerarekin. Gaur, ordea, jaietan murgilduta daude, bete betean. Goizean herriko txirrindularien lasteketa egitekoak ziren, baina bertan behera uztea erabaki dute eguraldiagatik. Izan ere, goizean goiz elurra egin du Idiazabalen. Egitarauko gainontzeko ekitaldiak aurrera eramateko, ordea, ez dute arazorik izan.
Eguerdi inguruan hasi dira plazan paella prestatzen, herri bazkarirako. Bi ontzi handitan egin dute, txorizo eta oilaskoarekin. 14:30ean jan dute, herri bazkarian. Datozen orduetan herriko gazteen pilota txapelketako finalak, kuadrilen arteko jokoak eta Trakets musika taldearen emanaldia izango dira.
Biharko egitaraua.
11:30. Herriaren 400. urteurreneko ekitaldi instituzionala.
12:00. Hamaiketakoa eta bertsolariak, plazan. Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso.
14:00. Bertso bazkaria.
18:30. Joselu Anaiak.
20:00. Axariaren igoera.
[nggallery ID=106]