Nafarroako Gobernuaren aurrean elkartuko dira 12:00etan eta agerraldia eskatuko diote parlamentuko industria batzordeari
Urriaren 25ean Donostian egindako elkarretaratzea
Autopista Elektrikorik ez plataformak egin du elkarretaratzera joateko deia, Espainiako Gobernuaren asmoa salatzeko. Izan ere, gobernuak 2015-2020 Energia Plangintzaren barruan sartu du Itsaso-Deikaztelu goi tentsioko linearen proiektua, eta Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak ekarpenak egiteko epea dute orain. Proiektua gelditzeko eskumen zuzenik ez izan arren, ahal dituzten neurriak hartzeko eskatuko diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari larunbatean.
Nafarroako Gobernuaren aurrean elkartuko dira, 12:00etan, eta agerraldia eskatuko diote Nafarroako Parlamentuko industria batzordeari. Plataformak salatu du proiektuak energia enpresa multinazionalen interesak lagundu nahi dituela, esportazioak bultzatuz. Joan diren asteetan
hainbat bilera informatibo egin dira Goierriko herrietan, goi tentsioko linearen proiektuaren egoera azaltzeko.