Pablo Hasel abeslaria Beasaingo gaztetxean izango da etzi
Hitzaldia eta kontzertua eskainiko ditu
Melmak gaztetxeak gonbidatuta, Beasainen izango da etzi Pablo Hasel. Arte revolucionario hitzaldia eskainiko du lehenik, 19:00etan hasita, eta afal ondoren egingo du kontzertua. Hitzaldiaren ondoren jantoki barazkijalea irekiko dute gaztetxean bertan, eta 20:30ean hasiko da musika ikuskizuna.
Donostiako Altza auzoko Bunker 13 taldea ariko da Haselekin batera. Rapa oinarrian Urte asko daramatza Haselek musikaren munduan, baina iaz zabaldu zen bere izena han eta hemen, bere abestietako hitzak tarteko. Terrorismoa goratzea egotzi zioten eta bi urteko kartzela zigorra eskatu zuten kataluniarrarentzat. 2005ean atera zuen bere lehen diskoa, baina lan ugari egindakoa da Hasel.