CAF-ek 200 milioi euroko kontratua lortu du Eskozian
Beasaingo CAF enpresak beste kontratu garrantzitsu bat itxi berri du, oraingo honetan, Eskoziarako. Bertako Serco Group konpainiarentzat 75 tren egingo ditu, 200 milioi euroren truke. Sercok, Eskoziako hiririk garrantzitsuenak (Glasgow, Edimburgo, Aberdeen, Inverness era Fort Willian) eta Londres batzen dituen linearen kontzesioa lortu zuen 2014ean, eta 15 urterako kontratua du. CAFek egingo dituen trenak, 2018ko apirilean gehituko zaizkio sare horri. Proiektua Eskoziako Gobernuak finatziatuko du.
CAFek bost kotxe mota ezberdin egingo ditu Eskoziarako: ohe bateko estandarrak, eserleku arrunta dutenak eta business motakoak, besteak beste. Azken hilabeteetan lortutako beste proiektu garrantzitsu batzuei gehituko zaie Eskoziako eskaera; lehendik, Mexiko, Herbehereak, Frantzia eta Errumaniarako proiektuak ere badituzte.