Goierriko V. Kopa pala txapelketa hasi da. Iragarrita zeuden bi partidetatik bakarra jokatu zen, atzo arratsean, Olaberrian. Xabi Berasategi azken unean baja izan da, osasun arazoengatik, eta zegokion partida ez zen jokatu. Agirreri beste ordezko bat izendatzen diotenean jokatuko dute Luzuriaga-Goibururen aurka.
Hutsune bat izan bada ere, debut aipagarri bat ere bai. Goren Oiarbide lazkaotarrak zuriz lehenengo partida jokatu zuen. Txapelketako atzelari sendoenetakoa den Azeari Andonegi herkidearekin jokatu du. Aise menderatu zituzten Joseba Gutierrez eta Tomas Zurutuza (35-16).
Final zortzirenetako hurrengo partidak datorren astelehenean jokatuko dira, Olaberrian.

Goierriko V. Pala Kopari hasiera eman dioten palariak, atzo, Olaberrian: Zurutuza eta Gutierrez (urdinez), eta Andonegi eta Oiarbide debutaria (gorriz)./Garikoitz Arrieta