Festa alaiarekin ospatu zituen Antonia Romerak ehun urteak, iragan ostiralean (otsailak 6). Lazkaoko Txindoki gerontologikoan bizi da, joan deneko bost urtean. Egoiliarrek, laguntzaileek eta zentroko langile ere baden Oier bilobak lagunduta bete zuen mendea. Posadas herrian (Kordoba, Espainia) jaioa 1915eko otsailaren 6an, bizitzaren zati gehiena han egin ondoren, Lazkaon bizi da gaur egun.
Lasarte-Oriako Semblante Andaluz elkarteko Semblante Rociero korukoak ere etorri zitzaizkion, musika eta kantu, andaluziar giroz zoriontzera.

Antonia Romerak ehun urte bete ditu, Lazkaoko Sanitas Residencial Txindoki egoitzan./Hitza