
Legazpiko Udalak Olaria sarira hautagaiak aurkezteko epea ireki du. Proposamenak aurkezteko bi bide daude: legazpi.eus webguneko orria bete daiteke edo udaletxeko arreta zerbitzura jo. Azken eguna hilaren 27a da. Olaria saria Legazpiren alde lan egin duen herritar edo elkarte bati ematen zaio, Santikutz egunean. Iaz musika bandak jaso zuen.