Zaldibiako udal oposizioko Zaldibian Herrigintzan taldeak «pena» adierazi du herrian bandera espainiarra ikusi behar izatearekin. Udal gobernuko Bilduren erabakia deitoratu du, gogoratuz Franco hil zenetik (1975) «geuretzat ez dugun ikurra zintzilik ikusi behar izan gabe» pasatu dutela «makina bat urte».
«Orain, berriz, agindu egiten omen dute, eta, ondorioz, aginduari men eginez, Zaldibiako udaletxean bandera espainola jarri digute», dio Herrigintzanek.

Udalak Zaldibian bizi diren 21 naziotasunetako biztanleen banderak jarri ditu udaletxean./Aimar Maiz
Agindu duen legea eta bandera ez direla «gureak» gaineratu du. «Hemendik aurrera zaldibiarrok bandera espainolaren azpitik pasatu beharko gara. Egongo da ohituko garen itxaropenean izango dena. Beste batzuen esperantza, herriak zintzilikatzailea nor den ahaztea izan liteke».
Mozioa ez da onartu
Zaldibiarrei eskatu die «ez ohitzeko, ez ahazteko eta ahal den bezain pronto kentzeko prest egoteko». Udalbatzarrean mozio bat aurkeztu zuen, auzia deitoratuz eta plaka jartzeko eskatuz. Ez zen onartu.
Zaldibian Herrigintzan taldearen mozioa