Oinezko ibilbideak eta 0-100 parkea, Establezimendu Lagunkoia, Auzokoa Lagun eta Denboraren Bankua jarriko dituzten martxan auten.
Galdeketa baten bidez egindako diagnostikoaren arabera, herri atsegina, garbia eta zarata gutxikoa da Ordizia. Herriari buruzko iritzia ona da orokorrean, baina, hobetzeok proposamen asko jaso dituzte. Atzo aurkeztu zuten jendaurrean Udalak eta Matia institutuko ordezkariak Ordizia Lagunkoia egitasmoaren baitan egindako diagnostikoa eta 2015ari begira prestatu duten ekintza plana. Lau proiektu jarriko dira martxan aurten Ordizian.
Igor Eguren alkateak, Belen Maiza kultura eta gizarte ongizate zinegotziak, Ainara Tomasena Matia Institutuko teknikariak eta Miguel Calvillo Nagusilaneko ordezkariak ahrtu zuten parte aurkezpenean. Orain dela bi urte eta erdi aktibatu zen proiektua Ordizian eta harrezkero hiru topaketa egin dira herritarrekin.
Herritarren partaidetza, gizarte-kohesioa, belaunaldien arteko harremanak, eta herritarren ata administrazioaren arteko komunikazioa bultzatuz, gizon-emakume guztien bizi-kalitatea hobetzea dira Ordizia Lagunkoia egitasmoaren ardatzak. “Azken batean, herri hobe bat egitea, eta herritar guztien ongizatea lortzea dira helburuak, bereziki zahartzaroan dauden herritarrena”, nabarmendu zuen Eguren alkateak.
Ainara Tomasena Matia Institutuko ordezkariak azaldu zuen eran, lan hau garatu ahal izteko behetik gorako metologiarekin egin dute lan. Piramidearen oinarrian herritarrak daude; erdian gizarte eragileak, sektore pribatua eta irakuskuntza zein zientzia munduko eragileak; eta goian sektore publikoa. “Herritarren parte hartzea, eta bereziki adineko pertsonena, ezinbestekoa da proiektu honetan, prozesu honek ikuspegi integrala eta zeharkakoa behar baitu iraungu badu”.
Zahartze prozesua ikuspegi integratzaile eta zeharkako batetik aztrtu dute eta hobekien baloratuak izan direnak familia, bizilagun eta dendariekin harremana, aisialdia, eta Gizarte eta Osasun Zerbitzuak izan dira. Garraioa, etxebizitza eta infomrazioa zein komunikazioa aldiz, gehien hobetu beharrekoen artean agertu dira.
2015erako proiektuak
Belen Maiza zinegotzia arduratu zen prentsaurrean udazkenera bitartean egingo diren lau proiektuen berri emateaz.
- Adinekoentzat oinezko ibilbideak eta 0-100 parkea indartuko dituzte. Datozen egunetan abiatuko da proiektua nola gauzatu erabakitzeko prozesua. Zeregin horretan, udalarekin elkarlanean, herritar boluntarioak eta eragileak arituko dira. Herrian zehar ibilbide osasungarriak sortuko dira, eta ariketa fisikoa egiteko tresnekin hornituko dira herriko zenbait gune.
- Establezimendu Lagunkoia. 2014ko abenduan formazio saioa jaso zuten herriko merkatariek eta gaur gaurkoz 17 establezimenduk azaldu dute egitasmoan parte hartzeko prestutasuna. Adineko pertsonekiko abegikorrak izateko baliabideak izango dituzte komertzioek.
- Auzokoa Lagun. Buztuntza auzoko etxebizitza batean abiatuko da egitasmoa hau udaberrian. Eraikin berean bizi diren bizilagunen artean elkarri laguntzeko sarea ehuntzea da helburua.
- Denboraren bankua. Aurrekoareki nlotura estua du, baina azken hau herri mailakoa da. Eguneroko zereginetan elkarri laguntzeko denbora trukea da proposatzen dutena. Udalak pertsona bat kontratatuko du egitasmo hau dinamizatzeko, eta web ataria sortuko da kudeaketa errazteko.
Zahartzaroan dauden herritarren parte hartzea sustatu eta dauden hainbat behar arintzeko “tresna oso ona” dela nabarmendu zuen atzo Migel Calvillo Nagusilaneko ordezkariak. “Zahartzaroaren aldaketa ezagutzen ari gara, eta adineko pertsonok gizartean parte hartzeko espazioak sortzen ari dira. Erronka bat da proiektu hau, ez da erraza izango, baina ahal dugula erakutsi dugu. Dei egiten du proiektu honetan parte hartzera, eta enpatia gehiagorekin aritzera”.