Legazpiarrak ostegunean hasiko dira Santikutz jaiak prestatzen. Jai batzordearen lehen bilera kultur etxean izango da, 19:00etan. Udalak elkarte, kuadrilla eta norbanako guztiei parte hartzeko deia luzatu die, «guztion artean ahalik eta jairik hoberenak antolatu ditzagun».