![Haurren_soka_dantza_Beasai](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/02/Haurren_soka_dantza_Beasai.jpg)
Loinaz jaiak antolatzeko batzordea eratzeko bilera egingo dute ostegunean, udaletxeko batzar aretoan. Jai Batzordeak deitutako bilera da, eta parte hartzeko interesa duen guztientzat egongo da irekita. 19:00etan hasiko da bilera, eta iazko festen balorazioa egingo dute lehenik. Ondoren, herriko eragileek herriko festetan izan zuten parte hartzea aztertuko dute, eta 2015eko ekintzen eta festa guneen proposamenak jasoko dituzte bukeran.
Beasaingo udaletxetik jakinarazi dutenez, lehen bilera honen eta ondoren egingo direnen helburua «herritarren eta herriko elkarteen proposamenak» jasotzea da, elkarlanean arituta «Loinaz jaiei beste bultzada bat emateko».