Etxarri, Hernani, Beasain, Aizarnazabal, Oñati, Zumaia, Leitza, Aia… Euskal Herriko 42 herritatik iritsi ziren muslariak Ordiziara larunbatean. Argi Berri elkartean XXXVIII. Mus Txapelketa Azkarra jokatu zen. Arratsaldean zehar, guztira 112 bikote aritu ziren nor baino nor, iaz baino 30 gehiago. Ordiziakoak bertakoak ziren 27 bikote; eta Goierriko beste hainbat herritakoak, 41.
Aurtengoan Zestoara joan dira bikote irabazlearen txapelak eta 1.500 euro diru-saritan. Xanti Gil eta Felix Arkonada bikoteak irabazi zuen finalean Inazio Torres eta Jabier Mendez ordiziarren aurka arituta; 3-0 emaitzarekin gailendu ziren.
Manuel Salegi eta Antonio Bereziartua (Elgoibar) izan ziren hirugarrenak; Jabi Garzia eta Joxe Antonio Mendizabal (Ordizia), laugarrenak; Iñaki Arizaga eta Joxe Antonio Arizaga (Aizarnazabal), bosgarrenak; Rafa Hernandez eta Aitor Mellado (Ordizia), seigarrenak; Igotz Andeo eta Ramon Zubiri (Tolosa), zazpigarrenak; eta Josu Arranz eta Asiera Bergara (Zumarraga), zortzigarrenak). Herriko eta elkarteko lehen bikoteek ere izan zuten saria, baita lehen emakumeak ere.