Jaione Agirrek irabazi du Legazpiko egutegiko urtarrileko lehiaketa
Jaione Agirrek irabazi du Legazpiko udalaren egutegiko urtarrileko zozketa. Herritarrek 1972. urtean Patrizio Etxeberria kalean zein denda ireki zuten asmatu behar zuten eta asmatu dutenen artean 50 euroko bale bat zozkatu dute. Erantzun zuzena Andere zen. Otsailean Crystal galtzerdiak lehenengoz non saldu zituzten asmatu behar dute.