Oiangun landare-hesia egiteko auzolanerako deia egin du Ordiziako Udalak
Oiangutik Oiangutxikira bidean landare-hesia sortuko dute auzolanean. Elorri-zuriak, elorri beltzak eta fruta-arbola gutxi batzuk landatuko dituzte. Ongarri modura, berriz, iazko apirilean auzolanean egindako konposta erabiliko da.
Martxoaren 1erako egin dute hitzordua. Auzolana goiz osokoa izango da, 9:30ean hasi eta eguerdiko 13:00ak arte. Parte hartzaileak Oiangu baserriaren atarian elkartuko dira. Lanerako materiala udalak jarriko du; parte hartzaileei arropa aproposa eramatea gomendatu die. Izen emate epea hilaren 25 arte egongo da irekita.
Landare hesiak soroak eta belardiak mugatzeko eragiltzen dira. Nekazal eremuen paisaiaren kalitatea hobetu, dibertsitatea areagotu eta onura ekologikoa dakarte.
Udalak eta Aranzadik Oiangu parkearen ezagutzarako eta kontserbaziorako 2014an sinatutako lankidetza hitzarmenari jarraipena emanez, aurtengo lehen ekintza izango da honakoa.