Gazte asanbladak antolatu ditu inauteriak. Arratsaldean karropoteoa egingo dute, eta Kontraband talde zarauztarrak emango dio amaiera egunari.
Legorretako gazte asanbladak inauteriak antolatu ditu asteburuan. Atzoko bertso saioarekin hasi ziren, eta gaur eman diete jarraipena. Goizean ikurrina jarri dute herrioko sarreran, eta txorizo jate solidarioa egin dute. Bildutako dirua behar ekonomikoak dituzten herritarrei laguntzeko erabiliko dute.
Eguerdian, berriz, patata
tortila txapelketa egin dute. Hainbat kuadrila elkartu dira, mozorrotuta, eta pilotalekuan ekin diote patatak moztu eta otordua prestatzeari. Egun euritsua izan badute ere, pilotalekuaren aterpean jai giro ederra izan dute. Txapelketarako prestatutako tortilak jan dituzte herri bazkarian.
Arratsaldean jarraituko du jaiak. 16:30ean buruhandiak izango dira, eta jarraian
karropoteoa, Arantxa tabernatik hasita. Gauean, amaitzeko,
Kontraband talde zarauztarraren kontzertua izango da gaztetxean, 22:30ean.
[nggallery ID=141]