Ingurumen eta Segurtasunaren Astean ISO 9001 eta ISO 14001 arauen aldaketak jorratuko dituzte
Martxoaren 2tik 6ra bitartean Goierri Eskolan
IV. Segurtasun eta Ingurumenaren Astea egingo dute, ikasleen artean sentsibilizazio lana egiteko xedez. Ikastetxeak “ukitu soziala” duen egitaraua antolatu du egun horietarako, ingurumenaren, segurtasunaren eta lan osasunaren inguruko hitzaldi eta tailerrekin. Hitzordu gehienak ikasleei zuzenduta dauden arren, badira bi saio ireki enpresentzako ordezkarientzat prestatu dituztenak. Aenor, Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkarteak eskainiko du lehena; Fremapek emango du, bigarrena.
Ikaslaneko formakuntza arduradunak, Zador Gaztañagak, irekiko du asteartean, martxoak 2, hitzaldi zikloa. Lan segurtasuna izango du hizpide. Maider Gonzalezek eta Itziar Sagardiak emango diote jarraipena egitarauari,
Gurutze Gorriaren eta
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko kideak dira, hurrenez hurren.
Asteartean
Ernai gazte antolakundearen eta
LAB sindikatuaren txanda izango da. Elkarrekin argitaratu duten
Lan Eskubideen Gida aurkeztuko dute. Helburua da lan bila dabiltzan gazteei euren eskubidea ezagutaraztea, dauden kontratu motak, hitzarmen kolektiboen xehetasunak edota bidalitakoan dituzten eskubideak. Segurtasun Ingurumen Astean hondakinen kudeaketaz aritzeko tartea ere hartuko dute. Horretarako, S
asieta Mankomunitateko ordezkariak izango dituzte gonbidatu.
Amaitzeko beste bi hitzaldi izango dituzte. Batetik,
Aeslemek Bizkarrezur Muineko Lesioak ikertzeko elkarteak hartuko du parte.
Animalien defentsan antolatutako BOJ elkartea arduratuko da Segurtasun eta Ingurumen Astea ixteaz.
Enpresentzat hitzaldiak
ISO 9001 eta ISO 14001 arauen zirriborroetan aurreikusten diren aldaketa nagusien gainean arituko da Aenorreko Cristina Alonso martxoaren 4an, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Ezarpen maila altuenetarikoa duten bi arauak dira ISO 9001 eta ISO 14001; Kalitate eta Ingurumen Kudeaketaren Sistemen ziurtapenak gaurkotzen ari dira. Berrikuspen horrek inflexio-puntua eragingo du ziurtagiri horiek dituzten enpresetan Goierri Eskolaren arabera. Izan ere, erabaki beharko dute euren kudeaketa sistema egokitu edo berdin jarraitu.
Elena Garcia Rodriguezek gidatuko du Fremapen saioa, Nahasmendu muskulu-eskelektikoak lan arloan izenburupean. Mota honetako nahasmenduen kudeaketaren inguruko lege-testuingurua aztertuko du eta lan istripuetan baldintza ergonomikoek duten eraginari buruz egindako azterketa baten berri ere emango du. Ostegunean, hilak 5, izango da Garciaren txanda, 10:00etan.