Argazkia: Xabier Otegi.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan feminismoa, gutun soziala, iraultza nahiz aldaketa soziala izan zituzten hizpide atzo iluntzean Ordizian. Goierriko Gutun Sozialak antolatuta, Josebe Iturriozek (Medeak) eta Ana Perezek (Estee-Eilas)
Iraultza feminista da, edo ez da hitzaldia eskaini zuten Barrenan.
Martxoaren 8a gertu denean oraindik egiteko gauza asko ditugula nabarmendu zuen Iturriozek eta ezin direla “efemerideetan soilik landu”. Emakumeen gorputzaren gaineko kudeaketaz aritu zen ordiziarra, “norberak izan behar du kontrola, eta kontrako diskurtsoak agerian jarri eta irauli behar ditugu”. Medeak taldean aktibista da Iturrioz. Feminismoan dabilen kolektiboa da, transfeminismoan kokatzen da eta beste mugimendu askorekin koordinatzen da. Ana Perezek ere Eskubide Sozialen Gutunari feminismotik eman zion begirada. Aldaketa sozialean emakumeek eta feministek egiten dituzten ekarpenak “ezinbesteko” direla defendatu zuen.
Goierriko Gutun Sozialetik, bestalde, martxoaren 14an Bilbon
Aldaketa soziala orain lelopean egingo den manifestaziora joateko autobusak antolatu dituztela gogorarazi zuten. Izena emate daiteke dagoeneko ohiko lekuetan.