Argixaoko bigarren zelaian belar artifiziala jarri, eta prest egon daiteke denboraldi berrirako
Zumarragako Udaleko osoko bilkuran lehenengo onespena eman diote, aho batez, Argixaoko bigarren zelaian belar artifiziala jarri eta zelaia erabilgarri egiteko proiektuari. 450.000 euroko aurrekontuarekin udal gobernuak Gipuzkoako Foru Aldunditik 163.000
The post Argixaoko bigarren zelaian belar artifiziala jarri, eta prest egon daiteke denboraldi berrirako appeared first on Otamotz.
Zumarragako Udaleko osoko bilkuran lehenengo onespena eman diote, aho batez, Argixaoko bigarren zelaian belar artifiziala jarri eta zelaia erabilgarri egiteko proiektuari. 450.000 euroko aurrekontuarekin udal gobernuak Gipuzkoako Foru Aldunditik 163.000 euroko diru laguntza jasoko du eta Gipuzkoako Futbol Federaziotik 150.000 euroko diru laguntza ixtear daude. Zelaian belar artifiziala jartzeaz gain, atletek entrenatzeko eraztunak gehituko dizkiote zelaiaren inguruari eta aldagelak egiteko aukera ere ikusi dute. Behin proiektua onartuta, alegazio fasea ireki dute eta hogei egunez proeiktua publikoko erakutsi ondoren, esleipen fasea zabalduko dute. Mikel Serrano alkateak datorren denboraldirako zelaia prest izatea espero du, “abuztuko lehenengo entrenamenduetarako”. Urola kirol elkarteko zuzendaritza taldeko hainbat kide bildu zen atzo osoko bilkurara, eta han Jon Alustiza lehendakariak eskerrak eman zizkien Ikerne Badiola Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur eta Kirol diputatuari eta Mikel Serrano alkateari.
The post
Argixaoko bigarren zelaian belar artifiziala jarri, eta prest egon daiteke denboraldi berrirako appeared first on
Otamotz.