Urretxu-Azkoitia bidegorria itxiko dute gaur
URRETXU // Gaur eta astelehenean, 08:00etatik 17:30era, Azkoitia-Urretxu bidegorria itxiko dute garbiketa lanak egiteko. Izan ere, bidea estua denez, garbiketa lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelakoak bidegorrira erortzeko arriskua dago.