Urriaren 13an hasiko da ezker abertzaleko 35 kideren kontrako epaiketa
Berria.eus- Auzi saioak bi aldiz atzeratu eta gero, jarri diote hasiera eguna 2007an Segurako polizia operazioan atxilotu zituzten ezker abertzaleko 35 kideren kontrako epaiketari: Urriaren 13an hasiko da, eta abendura bitarte iraungo du 04/08 sumarioan auzipetutako lagunen kontrako epaiketak. Bost goierritar daude auzipetuta kausa horretan: Karmele Aierbe, Asier Imaz,Eusebio Lasa, Egoitz Apaolaza eta Peio Galvez.
Zenbait akusatuk Haize Ziluaga abokatuari uko egin ziotelakoatzeratu zen azken aldiz epaiketa, joan den hilean. Hain zuzen, Ziluaga urtarrilaren 12an abokatuen kontrako operazioanatxilotu zuten. Orduan eten zen epaiketa lehen aldiz, hainbat akusaturen defentsa abokatuak atxilotu egin zituztelako epaiketa hasi baino ordu batzuk lehenago.