Euskal kantagintzari buruz hizketan aritu da Morau abeslaria Igartzako jauregian
Ikasgelatik Beasaingo Igartzako jauregira egin dute txangoa gaur Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleek eta irakasleek. Korrika19ren inguruan antolatutako Korrika Kulturalaren barruan Andoni Tolosa Morauren hitzaldian izan dira. 1964 eta 1990 urteen artean euskal musikak egindako ibilbideaz hitz egin du musikariak, eta audioak eta bideoak erabili ditu horretarako. Zuzenean ere abestu du.